XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Durangoko Azokan bostehunen bat liburu saldu omen zen.

Argitalpenen inbentarioa, ere aurkeztu da gordailuan dauden liburu guzien zerrenda eta balioarekin.

Onomastika batzordeko azken bilkurari buruz, euskaltzainenganako errespetu gutxi adierazten duela, salatu du A. Irigoyenek.

Edozein egunetan bilerak ezartzen omen direlako protesta agertu du, agirian ezartzeko eskatuz.

E. Knô*rr, batzordeburuak, azken orduan ezin-besteko deiaren arrazoiak azaldu ditu.

Batzu eta besteekin hartu-emanak eduki ondoren, ez zuen beste egunik dei hori egiteko aurkitu.

Gutunen artean, Bizkaiko Posta, Telegrafo eta Posta Kutxako CC. OO. langile elkargoak bidalitakoa dago, lankideen artean euskara bultzatu nahian aurkitzen dituzten eragozpenak salatzen.

Batzordeen berri. Argitalpenak. Euskararen Lekukoak sortaren hamabigarren zenbakiak eztabaida sortu du.

E. Knô*rrek dio, ez dela edizio kritikoa, huts nabarmenak dituela, eta noren oneritziarekin sartu zen bilduma horretan galdetzen du.

L. Villasante Argitalpen batzordeburuak, txosten bat irakurri du liburu horren joan-etorri luzeak azaltzeko.

Batzordean aurkeztu zelarik, besteak-beste, ez zuen inork idatziz erantzun nahi.

Baraiazarrak ikustea onartu zen eta honen ohar guziak onartu omen ditu aurkezleak.

Lekukoetan horrelako fielatoa pasatu duen libururik ez dagoela aitortuz, batzordearen eskuetan egon eta onartua izan delarik ez duela balio argitaratu ondoren kontuak eskatzen hastea esanez, amaitu du.

Nola nahi ere, edizio kritikoa ez baino oharduna besterik ez omen da.

Aurrerantzean horrelakorik gerta ez dadin, irakurle batzorde bat behar da askatasun osoarekin eritzia emango duena.

Hauteskunde ondoko batzordeen berriztapena egitean izendatuko da.

Txostenak Larraungo Lekunberrin Euskaltzaindiak egindako eskariari erantzunez, Andoni Sagarnak txosten bat ekarri du, lexiko-berrikuntzaren antolamendua zenbait herrialdetan nola egin den aditzera emanez.

Euskarak duen egoeraren antzeko kasuak agertzen saiatu dela, esan du: Bangladesh, Egypto, Ethiopia, Filipinak, Finlandia, Indonesia-Malaysia, Israel, Canada/ Quebec, Catalunia, TERMCAT, eta Norvegia.

Ondorioetan aipaturiko pundu nagusiak hauek dira: Hiztegi tekniko berezituen garrantzia, behin-behinekotasuna, berrazterketak eta hizkuntz Akademia edo antzekoren baten babesa beharra.